Urriak 13.
- Zer egin dugu?
Lehenengo eta behin, irakasleak bere
buruaren aurkezpena egin du baita ikasle bakoitzak ere. Horretarako, bakoitzak
non egin dituen praktikak eta zer ikasi duen esan du. Halaber, irakasleak
irakasgaiaren ebaluazioa aurkeztu digu.
Geroago, gure ikasle fitxa bete behar izan dugu eta horretarako E-gelan dagoen dokumentu bat jaitsi behar izan dugu. Fitxa horretan gure argazkia, datu pertsonalak, zer esperientzia izan dugun hezkuntzaren arloan baita IKT-en ingurukoa ere jarri behar izan dugu.
E-gelarekin jarraitzen, IKT inguruko ideiak deitutako galdetegia egin behar izan dugu. Horretarako, bikoteka jarri gara eta galdera batzuk erantzun ditugu.
Jarraian, Power Point bat ikusi dugu non teoria azaltzen zen: zer den software eta zer den hardware, besteak beste.
Amaitzeko, Google-en doako posta elektronikoari buruzko gauzak ikasi ditugu, hots, G-mail: drive erabiltzen eta korreoei etiketak jartzen, besteak beste.
- Zer ikasi dut?
Esan beharra dago gehien ikasi dudan
zatitik “IKT inguruko ideiak” deitutako galdetegitik izan da. Izan ere, bertan
atera diren galdera batzuk oso interesgarrian izan arren ez nituen ezagutzen.
- Hausnarketa.
Lehenengo kontaktua edukitzeko IKT-en
inguruan klase oso baliogarria izan da. Ez dugu heman teoria asko baina
emandakoa praktika eramateko prest nago.
Urriak
20.
- Zer egin dugu?
Lehenengo eta behin, Blog-ei buruzko
teoria eman dugu eta segidan, irakasgai honetan banaka egin behar dugun blogga
sortzen hasi gara.
Alde batetik, irakasleak gaia pentsatzeko
denbora eman digu. Nire kasuan, “Hezkuntza berezia”-ri buruz landuko dut
betidanik arreta deitu didan gai bat baita.
Jarraian, irakasleak hainbat gauza
jakinarazi dizkigu: blogaren plantilla aukeratzea, lehenengo sarrera egitea,
aurkezpen txiki bat egitea, erloju bat baita etiketak jartzea ere.
Amaitzeko, klaseko lagunen blogak Gadget batean ipini ditugu.
Nire bloga: hezkuntzabereziaIKT.blogspot.com.es
- Zer ikasi dut?
Gaur ikasi dudana Blog-ei buruz hainbat gauza
berriak izan da. Izan ere, inoiz ez dut Blog bat sortu orduan sortzen ere ikusi
dut.
- Hausnarketa.
Blogak duen garrantzia hezkuntzaren
arloan.
Urriak
27.
- Zer egin dugu?
Lehenengo eta behin, hasi gara aurreko
egunean egin genuena gogoratzen.
Hasteko, argazki bat moldatu blogean
jartzeko, tituluan dagoen lekuan eta horretarako, mozteko balio duten programa
batzuk aipatu ditugu.
Gero, blogaren formatoa aldatu dugu,
elementu batzuk aldatzen:: plantillak, fondoak, diseinua…
Jarraian, “nire profila”-n dauden gauza
interesgarriak jartzeko ikusi ditugu, aidbidez, argazkia.
Amaitzeko, Blogger-etik, Vimeo-tik eta
Youtube-tik nola igotzen diren bideoak ikasi dugu, lizentzia jarri dugu eta
Taldeko Proiektua hasi dugu egiten, hau dela eta, taldeak eratu ditugu eta
talde fitxa egin dugu: rolak, argazkia eta izenak jartzen.
- Zer ikasi dut?
Gaur ikasi dudana Vimeo erabiltzea izan da
baita nola blog batean lizentzia jartzen den ere.
- Hausnarketa.
Aipatzekoa da gaur irakurri dugun
irakurketa "los jetas y los pasotas" oso interesgarria iruditu zait
taldean aritzerakoan zer motatako taldekideak gaude eta bertan zer nolako
jarrera dugun.
Azaroak
10.
- Zer egin dugu?
Lehenengo eta behin, Word-a landu
dugu. Hori dela eta, testu bat landu dugu eta horri buruz, hainbat gauza
egin ditugu; hala nola, bibliografia APA arauen arabera jartzen, orrialde
zenbakiak jartzen, orrialde zuriak jartzen, orrialde batetik bestera jauzia
egiten, besteak beste.
Bigarren praktikan, aldiz, taldeka
lan egin dugu Sites-en; eta amaitzeko, egin behar dugun
mapa kontzeptuala hasi dugu.
- Zer ikasi dut?
Esan beharra daukat, word-i buruz asko
nekiela, baina egon dira gauza batzuk inoiz ez landu ditudala; hala nola,
aurkibidea egiteko "tabla de contenido" apartatuan ematen,
bibliografi buruzko arauak zeintzuk diren, besteak beste.
- Hausnarketa.
Esan beharra daukat, gaur taldeka egin
dugun lana oso baliotsua izan dela eta egunak pasa ahala, elkarlana gehiago
sustatzen ari garela.
Azaroak
17.
- Zer egin dugu?
Lehenengo eta behin, egin genuen mapa
kontzeptuala irakasleari erakutsi diogu. Jarraian, 2. pausua eman dugu
gure proiektua garatzeko: egoeraren azterketa. Amaitzean, erantzun hipotetiko
batzuk ipini ditugu eta oinarrizko gaitasunei buruzko bideo
bat ikusi dugu.
Delicious zerbitzua ezagutu dugu, web-eko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua. Hori dela eta, honekin trasteatzen egon gara eta 7 link gorde ditugu "nola txertatu IKT-ak hezkuntzan"-ri buruzkoak baita etiketak jartzen ere.
- Zer ikasi dut?
Hasteko, gaitasun digitalari buruzko
informazio pilo ikasi dut baita alfabetatzei buruzko gauza asko ere.
- Hausnarketa.
Alfabetatzei dagokienez, denok dakigunez,
gure kulturan era eskotako euskarrien bidez adierazi, ekoiztu eta banandu
egiten dela, teknologien desberdinen bidez komunikatzen garela, eta formatu eta
hizkuntzen aurkezpena ugari daudela. Hori dela eta, esan dezakegu gure kultura
multimodala dela eta horregatik, alfabetatze berriak sortu behar izan direla.
Azaroak
17.
- Zer egin dugu?
Alde batetik, lehenengo praktikan, egin beharreko jarduera irakasleak
azaldu digu. Kontuan izaten badugu gure taldeko taldekide guztiok asteburuan
egin genuela, hurrengo ariketarekin hasi gara.
Gero, taldekide bakoitzak egin dugun “materiala aztertzeko fitxa” gure
Sites-era igo dugu “Ematekoak” jartzen den apartatuan.
Beste aldetik, bigarren praktikan, “materiala diseinatu” lanarekin hasi
gara:
- Zertarako nahi dugun, zer nahi dugun egin diseinatuko dugun
materialarekin?: klaseko egunerokoa, aktibitateak aurkezteko, zentrokoa,
irakaslearena, ikasleena.
-
Materialaren helburu espezifikoak.
-
Konpententzia eta helburu didaktiko batzuk formulatu.
-
Noiz erabiltzeko, zein testuingurutan eta nork? Erabitzaileen rolak.
Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Gidoi hauek egin ditugu.
- Zer ikasi dut?
Praktika
honetan, bi gauza ikasi ditut. Alde batetik, blog baten hausnarketa egitea (“materiala aztertzeko
fitxa”): diseinua aztertzea, edukiak identifikatzea, elementu teknikoetan
fijatzea, fidagarritasunaren garrantziari buruz kontziente izatea, besteak
beste. Beste alde batetik, “materiala diseinatu”ri buruz, hainbat gauza ikasi
ditut, hala nola, zein diren gure materialaren helburu espezifikoak, helburu
didaktikoak, zein testuingurutan kokatzen ditugu, besteak beste.
- Hausnarketa.
Nire
ustez, gauzarik deigarriena niretzat, blog batek duen garrantzia izan da. Eta “materiala
aztertzeko fitxa”-rekin horri buruz asko ikasi dut.
Abenduak 1 eta 8.
Alde batetik, Abenduaren 1ean DAL astea izan dugu. Bestetik, Abenduaren 8an jaia izan dugu.
Abenduak 15.
- Zer egin dugu?
Lehenengo praktikan, Josunerekin gauden 3 taldeek DAL aurkezpenak egin ditugu. Hori dela eta, nire taldeak aurkezpen txiki bat prestatu du prestatu dugun bideoari sarrera emateko. Bigarren praktikan, GO3ko talde guztiek Sites-en egindako proiektuak aurkeztu ditugu denon aurrean.
- Zer ikasi dut?
Lehenengo eta behin, esan beharra daukat, hainbat gauza ikasi ditudala, bai lehenengo praktikari dagokionez, bai bigarrenari dagokionez. Alde batetik, lehenengo praktikan beste taldeen bideoak ikusita, ez nituen ezagutzen beste ondare kulturalak ezagutu ditut. Bestetik, Sites-ei dagokienez, hainbat proiektuak nola egin ikasi ditut: helburu didaktikoak, eduki didaktikoak, ebaluazioak, besteak beste.
- Hausnarketa:
Nire ustez, gure inguruan ditugun kultura ondareak ezagutzea eta haiei buruz jakitea garrantzitsua da. Hori dela eta, gure sustraiak non hasi ziren eta historian zehar zer nolako garapena izan duten jakiteko baliagarria da; hau da, gure kulturak izan duen garapenari buruz jakiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina