Patricia naiz eta bertan esperientziak, berri batzuk, bitxikeriak eta informazio askotariko ekarpenak aurkituko dituzue Hezkuntza berezia-ri buruz.
Espero dut nire bloga gustokoa izatea eta noski, parte hartzea!
Zer da garun-paralisia? Anomalia neuromotorea bat da. Izan ere, garuneko lesio batek eragindakoa. Hau da, garunean gertatu den lesio baten ondorioz, burbuineko zati bat kaltetuta geratzen denean, eta horrek gihar tonu altua mugimenduzko arazoak ikartzen ditu. Garuneko lesioa, haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren gerta daiteke.
Keinu hizkuntzan hitzak ezpainekin, eskuekin, aurpegiko giharrekin, mingainaren ekintzekin, burua eta besoen mugimenduekin sortzen dira. Beraz, ez da bakarrik eskuen bitartez sortzen den hizkuntza, askoz konplexuagoa baizik.
ESKU ALFABETOA
Esku alfabetoa edo alfabeto daktilologikoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiletzen den alfabetoa da. Sistema honetan eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak azaltzen dira. Hori dela eta, "airean idaztea" bezala dela esaten da.
Bideo bat jartzen dizuet ikasleei esku alfabetoa irakasteko modu bat baita!
Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du (oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea eta hezkuntza berezian lan egin baino lehen ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz, besteak beste).
Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio, elikaduran, oinarrizko higiene arduretan baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio.
Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako. Pertsona orekatuak eta helduak izan behar dira, hau da, ezagutzen eta kontrolatzen diren pertsonak.
Ume autista batzuk piktogramak (benetako objektu bat irudikatzen duen zeinuak) erabiltzen dituzte.
Eta batez ere, ilusioa, aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak izan behar dira.