2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

AGHA: Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura.

AGHA haurtzaroaren izaten den nahaste neurokonduktuala da.
Adituek diotenez, amak haurdun dagoen bitartean nabaritzen omen du fetuaren portaera egonezin edo urduria. Hiperaktibitatea duen haurra oso azkar hasten da ibiltzen, 9-10 hilabeterekin. 


Hezkuntzaren arloan behatu ahal diren sintomak: arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

- Arreta falta: jolasetan arreta jartzeko zailtasunak izatea, irakaslearen oharrei kasu egin ez eta eskolako lanak amaitzeko gai ez izatea, esfortzu mental jarraitua eskatzen duten lanei ekiteko gogorik ez izatea edo kanpoko estimuluen eraginez erraz distraitzea.

- Hiperaktibitatea: eskuekin edo oinekin etengabeko mugimenduak egitea, eserita egon behar duen egoeretan aulkitik altxatzea, alde batetik bestera korrika ibiltzea edo isilean jolasteko ezintasuna edota aisiako jarduerei ekiteko zailtasunak.

- Inpultsibitatea: galderak bukatu aurretik erantzutea, bere txanda itxaroteko ezintasuna (lagunei enbarazu egitea edo hitza kentzea) edo gehiegi hitz egitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina