2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Victor Aveyrongoa.

1797.urtean berri kezkagarri bat zabaldu zen Tarn inguruan. Esaten zen hango basoetan haur basati bat zebilela. Zurrumurruen artean bi urte pasa ziren harik eta, 1799an, ehiztari batzuek biluzik zebilen haur bat harrapatu zuten arte. 

Umearen jarrera oldarkorra zen, ez zuen hitz egiten, basoko animalia bezala mugitzen zen eta barazki gordinak besterik ez zuen jaten. Ehiztariek umea Lacaune herrira eraman zuten baina egunetan berriro mendira ihes egin zuen. 


Hurrengo berriak 1800.urtearen hasieran jaso ziren, Aveyron inguruan, orduan ere ehiztari batzuen bitartez. Azkenik, Saint-Sernin-sur-Rance herriko etxe abandanatu batean harrapatu zuten eta hasieran Saint-Affriqueko umezurtz-etxera eta, ondoren, Rodez herrira eraman zuten. 

Rodezen hilabete batzuk egin zituen eta hobeto aztertzeko aukera izan zuten. Mutila hamabi urte inguruko nerabea omen zen, 1,35 metroko altuera zuen, ez zuen hitz egiten eta, itxura guztien arabera, erabat isolaturik bizi izana zen. Berria Parisera heldu zenean, Lucien Bonaparte ministroa interesaturik azaldu zen eta hiriburu horretara eramateko agindua eman zuen. 1800ko abuztuaren 6an Victor Parisen zegoen. Ikerlari eta intelektualeen arteko polemika bizia berehala zabaldu zen.



Orduan, 1801an, mutila Jean Itard pedagogoaren eskuetan uztea deliberatu zen. Ithardek ikerketa interesgarria egiteko aukera ikusi zuen eta lanean buru belarri inplikatu zen. Doktore honen helburua Victor gizarteratzea zen. Horretan bost urte aritu zen eta azkenik ez zuen lorpen handiak izan; hori berarentzat benetako porrot pertsonala izan zen. 1811an Frantziako Gobernuak Guérin izeneko emakume baten ardurapean jarri zuen eta harekin bizi izan zen Victor 1828an heriotzak harrapatu zuen arte.


Jean Itard-ek egin zituen lanak! 

Doktore horren asmoak oso garbi ikusten dira: nola saiatu zen Victorri hitz egiten irakasten, jendartean moldatzen eta, orokorrean, bizitza autonomoa izateko behar diren oinarrizko gauza guztiak erakusten. Neurri batean arrakasta txiki batzuk izan bazituen ere, nagusia ez zuen lortu, hau da, Victor komunikatzen ikastea. Arlo horretan zenbait soinu bokaliko eta kontsonantiko ikasi zituen, besterik ez. Amaieran Itardek bere buruari galdetzen zion ea ez zen egokiago izan Victor aurkitu zuten momentuan basoan bertan uztea, horrela agian zoriotsuago izango baitzen.

Pelikula ikustea gomendatzen dizuet!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina