2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena

"Hezkuntza arloan arazo handiak izaten dituzte umeek".

Sarrera honetan Andoni Mendiari, Ume Alaia elkarteko kidea, egindako elkarrizketa bateko 3 galdera interesgarriak jartzen dizkizuet! Denak hezkuntzaren arloan.

Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten du, umeadoptatuen arloan."Araban ere taldea osatu nahiko genuke".


  • Kanpotik datorren umea sozializatzea erraza da?

Ez, askotan ez. Guk beti esaten dugu gure umeak beste guztien modukoak direla, normaltasun osoz jokatu nahi izaten dugu, baina sarritan sortzen dira arazoak, batez ere eskolan. Ume bat sei urterekin hona badator, eta eskolara doan lehen aldia bada, ezberdintasun argia dago klase kideekin. Besteak hainbat urtez egon dira haurtzaindegian, aurretik ezagutzen dute eskola. Adoptatutako umeentzako dena de berria.

Horren inguruan pasadizo ugari dago. Izan ere, ume askok bi edo hiru hilabeteren bueltan euskaraz egiten dute erraztasunez, nahiz eta Txinatik edo Etiopiatik etorri. Hori berehala integratuta sentitzeko beharra dutelako gertatzen da. Eusko Jaurlaritzarekin batzarrak izan ditugu hezkuntza prozesuan umeei sortzen zaizkien arazoei nola aurre egin diezaiekegun zehazteko, baina oraindik ere errealitate nahiko ezezaguna da gizarte mailan. Adoptatutako umeek ulermen eta laguntza pixka bat behar dute, hezkuntza arloan moldatzeko.


  • Umeen kultura eta hizkuntza mantentzeko edo ezagutarazteko ahaleginik egiten al dute gurasoek normalean?

Bai. Bilboko Zazpikaleetan, adibidez, Txinatik etorritako umeen gurasoek astero antolatzen dituzte txinatar hizkuntza ikasteko klaseak. Hala ere, askotan hamairu edo hamalau urterekin umeak berak esaten du: "Nik hori utzi nahi dut; euskalduna naiz". Nondik etorri diren jakin dezaten oso garrantzitsua da guretzako, baita hemen jaiotako ume bat bezain euskaldun sentitzea ere. Eurentzat bizitza osoko prozesua da bi errealitate horiek onartzea.


  • Etxeko gatazkak kudeatzeko orduan pazientzia berezia eduki behar dute ume adoptatuaren gurasoek?

Askotan edozein gauza dela eta haserretzen dira. Haserre hori ez da gure kontrakoa; haien egoeraren ondorioa da. Umeak pentsatzen du: "Zergatik utzi ninduten? Zer egin dut txarto?". Hori ulertzea ez da erraza, eta egoera ulertzeko prozesu luzea egin behar dute. Gurasoek gatazka horietan lasai jokatu beharko lukete. Umeek beti euren alboan egongo garela ulertzen dutenean, arazo horiek konpontzen dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina