2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena

"Hezkuntza arloan arazo handiak izaten dituzte umeek".

Sarrera honetan Andoni Mendiari, Ume Alaia elkarteko kidea, egindako elkarrizketa bateko 3 galdera interesgarriak jartzen dizkizuet! Denak hezkuntzaren arloan.

Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten du, umeadoptatuen arloan."Araban ere taldea osatu nahiko genuke".


  • Kanpotik datorren umea sozializatzea erraza da?

Ez, askotan ez. Guk beti esaten dugu gure umeak beste guztien modukoak direla, normaltasun osoz jokatu nahi izaten dugu, baina sarritan sortzen dira arazoak, batez ere eskolan. Ume bat sei urterekin hona badator, eta eskolara doan lehen aldia bada, ezberdintasun argia dago klase kideekin. Besteak hainbat urtez egon dira haurtzaindegian, aurretik ezagutzen dute eskola. Adoptatutako umeentzako dena de berria.

Horren inguruan pasadizo ugari dago. Izan ere, ume askok bi edo hiru hilabeteren bueltan euskaraz egiten dute erraztasunez, nahiz eta Txinatik edo Etiopiatik etorri. Hori berehala integratuta sentitzeko beharra dutelako gertatzen da. Eusko Jaurlaritzarekin batzarrak izan ditugu hezkuntza prozesuan umeei sortzen zaizkien arazoei nola aurre egin diezaiekegun zehazteko, baina oraindik ere errealitate nahiko ezezaguna da gizarte mailan. Adoptatutako umeek ulermen eta laguntza pixka bat behar dute, hezkuntza arloan moldatzeko.


  • Umeen kultura eta hizkuntza mantentzeko edo ezagutarazteko ahaleginik egiten al dute gurasoek normalean?

Bai. Bilboko Zazpikaleetan, adibidez, Txinatik etorritako umeen gurasoek astero antolatzen dituzte txinatar hizkuntza ikasteko klaseak. Hala ere, askotan hamairu edo hamalau urterekin umeak berak esaten du: "Nik hori utzi nahi dut; euskalduna naiz". Nondik etorri diren jakin dezaten oso garrantzitsua da guretzako, baita hemen jaiotako ume bat bezain euskaldun sentitzea ere. Eurentzat bizitza osoko prozesua da bi errealitate horiek onartzea.


  • Etxeko gatazkak kudeatzeko orduan pazientzia berezia eduki behar dute ume adoptatuaren gurasoek?

Askotan edozein gauza dela eta haserretzen dira. Haserre hori ez da gure kontrakoa; haien egoeraren ondorioa da. Umeak pentsatzen du: "Zergatik utzi ninduten? Zer egin dut txarto?". Hori ulertzea ez da erraza, eta egoera ulertzeko prozesu luzea egin behar dute. Gurasoek gatazka horietan lasai jokatu beharko lukete. Umeek beti euren alboan egongo garela ulertzen dutenean, arazo horiek konpontzen dira.


2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Victor Aveyrongoa.

1797.urtean berri kezkagarri bat zabaldu zen Tarn inguruan. Esaten zen hango basoetan haur basati bat zebilela. Zurrumurruen artean bi urte pasa ziren harik eta, 1799an, ehiztari batzuek biluzik zebilen haur bat harrapatu zuten arte. 

Umearen jarrera oldarkorra zen, ez zuen hitz egiten, basoko animalia bezala mugitzen zen eta barazki gordinak besterik ez zuen jaten. Ehiztariek umea Lacaune herrira eraman zuten baina egunetan berriro mendira ihes egin zuen. 


Hurrengo berriak 1800.urtearen hasieran jaso ziren, Aveyron inguruan, orduan ere ehiztari batzuen bitartez. Azkenik, Saint-Sernin-sur-Rance herriko etxe abandanatu batean harrapatu zuten eta hasieran Saint-Affriqueko umezurtz-etxera eta, ondoren, Rodez herrira eraman zuten. 

Rodezen hilabete batzuk egin zituen eta hobeto aztertzeko aukera izan zuten. Mutila hamabi urte inguruko nerabea omen zen, 1,35 metroko altuera zuen, ez zuen hitz egiten eta, itxura guztien arabera, erabat isolaturik bizi izana zen. Berria Parisera heldu zenean, Lucien Bonaparte ministroa interesaturik azaldu zen eta hiriburu horretara eramateko agindua eman zuen. 1800ko abuztuaren 6an Victor Parisen zegoen. Ikerlari eta intelektualeen arteko polemika bizia berehala zabaldu zen.



Orduan, 1801an, mutila Jean Itard pedagogoaren eskuetan uztea deliberatu zen. Ithardek ikerketa interesgarria egiteko aukera ikusi zuen eta lanean buru belarri inplikatu zen. Doktore honen helburua Victor gizarteratzea zen. Horretan bost urte aritu zen eta azkenik ez zuen lorpen handiak izan; hori berarentzat benetako porrot pertsonala izan zen. 1811an Frantziako Gobernuak Guérin izeneko emakume baten ardurapean jarri zuen eta harekin bizi izan zen Victor 1828an heriotzak harrapatu zuen arte.


Jean Itard-ek egin zituen lanak! 

Doktore horren asmoak oso garbi ikusten dira: nola saiatu zen Victorri hitz egiten irakasten, jendartean moldatzen eta, orokorrean, bizitza autonomoa izateko behar diren oinarrizko gauza guztiak erakusten. Neurri batean arrakasta txiki batzuk izan bazituen ere, nagusia ez zuen lortu, hau da, Victor komunikatzen ikastea. Arlo horretan zenbait soinu bokaliko eta kontsonantiko ikasi zituen, besterik ez. Amaieran Itardek bere buruari galdetzen zion ea ez zen egokiago izan Victor aurkitu zuten momentuan basoan bertan uztea, horrela agian zoriotsuago izango baitzen.

Pelikula ikustea gomendatzen dizuet!! 

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Paralinpiar jokoak.

Paralinpiar Jokoak fisiko, mental edo zentzumen-minusbaliotasuna duten atletentzako olinpiar lehiaketa ofiziala da.


Orain, Paralinpiar Jokoetan parte hartzen duten pertsonen argazki batzuk usten dizkizuet!











IKARAGARRIAK, EZTA?

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

AGHA: Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura.

AGHA haurtzaroaren izaten den nahaste neurokonduktuala da.
Adituek diotenez, amak haurdun dagoen bitartean nabaritzen omen du fetuaren portaera egonezin edo urduria. Hiperaktibitatea duen haurra oso azkar hasten da ibiltzen, 9-10 hilabeterekin. 


Hezkuntzaren arloan behatu ahal diren sintomak: arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

- Arreta falta: jolasetan arreta jartzeko zailtasunak izatea, irakaslearen oharrei kasu egin ez eta eskolako lanak amaitzeko gai ez izatea, esfortzu mental jarraitua eskatzen duten lanei ekiteko gogorik ez izatea edo kanpoko estimuluen eraginez erraz distraitzea.

- Hiperaktibitatea: eskuekin edo oinekin etengabeko mugimenduak egitea, eserita egon behar duen egoeretan aulkitik altxatzea, alde batetik bestera korrika ibiltzea edo isilean jolasteko ezintasuna edota aisiako jarduerei ekiteko zailtasunak.

- Inpultsibitatea: galderak bukatu aurretik erantzutea, bere txanda itxaroteko ezintasuna (lagunei enbarazu egitea edo hitza kentzea) edo gehiegi hitz egitea.

2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Minusbaliotasun bisuala.

Hemen usten dizkizuet bi bideo minusbaliotasun bisualari buruzkoak!




Ez ahaztu... minusbaliotasun bat ez da ezgaitasun bat!

2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

"Cuerdas", garun-paralisiari buruzko metraje laburreko filma.



Zer da garun-paralisia? 

Anomalia neuromotorea bat da. Izan ere, garuneko lesio batek eragindakoa. Hau da, garunean gertatu den lesio baten ondorioz, burbuineko zati bat kaltetuta geratzen denean, eta horrek gihar tonu altua mugimenduzko arazoak ikartzen ditu. Garuneko lesioa, haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren gerta daiteke.




2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Adimen-gaitasun handiko haurra.

Alde batetik...

Azkar hasten da irakurtzen.
Oso hiztegi aberatsa, duen adinerako.
Koloreak ezagutzen ditu 18 hilabeterekin.
Bi urte eta erdirekin 10 zenbakira arte zenbatzen du.
Bi urterekin alfabetoa ikasten du.
Jakin-min handia du gauza berriak ikasteko.
Hiru eta erdirekin batuketak eta kenketak buruz egiten ditu 10 arteko zenbakiekin.
Eragiketak ebazteko, intuizioa baliatzen du.
Bost urterekin gai de denbora ordutan (erlojuarekin) zenbatzeko.
Gaika ikasten du.
Hobeto moldatzen da adinez nagusiagoak diren haurrekin.
Ezhoiko galderak egiten ditu, hau da, sakonak, originalak, abstrakzio handikoak, gai askotarikoak, besteak beste.

...adimen-handiko haurrek dituzten ezaugarriak dira! 


Beste alde batetik, ezin dugu ahaztu topiko eta mito asko daudela honi buruz!

Ikasleak arrakasta izaten du ikaskeetan eta ikasgai guztietan, eta askotan eskola porrot egitea ere gerta dakioke.
Erraza da ikaslearen gaitasuna nolakoa de antzematea.
Ikasleak ez du estimulaziorik behar, kalte besterik ez baitio egiten.
Mutilak gehiago dira neskak baino.
Gaitasun handiko haur guztiak goiztiarrak dira.
Ikasle gehiago dago maila soziokultural altuetan.

Orain bideo bat jartzen dizuet Donostiako San Luis La Salle-ko ikastetxean egiten dena erakusten!


2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Keinu hizkuntza.

Keinu hizkuntzan hitzak ezpainekin, eskuekin, aurpegiko giharrekin, mingainaren ekintzekin, burua eta besoen mugimenduekin sortzen dira. Beraz, ez da bakarrik eskuen bitartez sortzen den hizkuntza, askoz konplexuagoa baizik.

ESKU ALFABETOA

Esku alfabetoa edo alfabeto daktilologikoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiletzen den alfabetoa da. Sistema honetan eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak azaltzen dira. Hori dela eta, "airean idaztea" bezala dela esaten da. 



Bideo bat jartzen dizuet ikasleei esku alfabetoa irakasteko modu bat baita!


2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Ume autistekin lan egiten duen hezitzaileak.

Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du (oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea eta hezkuntza berezian lan egin baino lehen ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz, besteak beste).

Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio, elikaduran, oinarrizko higiene arduretan baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio.

Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako. Pertsona orekatuak eta helduak izan behar dira, hau da, ezagutzen eta kontrolatzen diren pertsonak.


Ume autista batzuk piktogramak (benetako objektu bat irudikatzen duen zeinuak) erabiltzen dituzte. 




Eta batez ere, ilusioa, aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak izan behar dira.

Spot!

Vimeon hainbat bideo aurki ditzakegu.


Spot Discapacidad from CANF-COCEMFE Andalucía on Vimeo.

Sarrera bideoarekin.

 

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Hezkuntza inklusiboa. Sines dezagun guztiontzako kalitatezko hezkuntzan!

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Horretarako, ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoizaren ezberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten dutelako.

GAINDI DEZAGUN BAZTERKETA ETA EKIN DIEZAGUN LANARI ELKARREKIN!



2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Ongi etorri lagunok!

Kaixo lagunok!

Patricia naiz eta aurten Lehen Hezkuntzako 2. kurtsoko ikaslea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean.

Blog honetan Hezkuntza berezia-ri buruzkoa da. Bertan esperientziak, berri batzuk, bitxikeriak eta informazio askotariko ekarpenak aurkituko dituzue.

Espero dut nire bloga gustokoa izatea eta noski, parte hartzea!

Bloga ikustera animatzen zaituztet!